XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Palangana edo burnizko ontzi baten bila hasiko da, sukaldeko altzairu eta gainerantzeko etxeko bazterretan.

IXABEL.- Hau da hau kuxidadea.

Ez aurkitzeagatik ez dut ezta hautsontzi bat ere aurkitzen (Lata zahar bat aurkituko du, bertan paperak sartu eta su emango die).

ANTTON.- Zu beti hain berezia, baina esango al didazu zergatik erre nahi dituzun paper horiek?

IXABEL.- Horrela askoz ere lasaiago geratuko naiz.

Ez nuke nahi nire sentimentuak beste inork ikusterik.

Azken batean zer egin dugu bizitza honetan?

Gertatutakoak bizi, gauza batzuk sortu, baina batez ere sentitu.

ANTTON.- Eta erre egin behar duzu...

IXABEL.- Hauek momentu batzuk gogoratzeko balio dute.

Nahiz eta hauei oso gogor heldu ez dute bizi izandakoa berriz bizitzeko balio, funtzio bakar bat ikusteko txartelak dira.

Ezin dut bizi izandakora berriro sartu eta berriz ikusi.

Ez, gehienaz ere orduan bizi izandako emozioaren usaia sumatu, eta hori nahikoa egin dut.

Nik gogoratu beharreko guztia nirekin daramat.

Hauei erretzeko garaia iritsi zaie...

ANTTON.- Hala bada, su eman...